XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hidrokarburoen iturriak

Petrolioa.

Hau da Naturan dagoen hidrokarburoen iturri nagusia.

Antzina pilatutako materia organikoaren (animali eta landare-hondakinak) transformazio sakonen bidez sortu ohi da.

Mikroorganismo batzuren lanaren ondorioz, zenbait fenomeno geologikok sorturiko presio eta tenperaturarekin batera, hondakin hauek substantzia desberdinen nahaste bihurtu ziren.


Petrolioa munduko ekonomiaren ardatza da.

Krisialdi larriak eragin, gerrak piztu, gobernuak aldatu, denetarik egiten da petrolioa kontrolatzeko.

Horrek hidrokarburoen garrantziaren ideia emango dizu.

Ikatza.

Historiaurrean lur urtsuetan sortutako landare masa handien deskonposizioaren bidez sortu zen.

Masa hauek harri sedimentarioen azpian geratu ziren eta bakterioek deskonposatu egin zituzten.

Gas naturala.

Alkanoen iturri garrantzitsuenetarikoa da eta gehienetan petrolioarekin batera lortzen da.

Hala ere, batzutan, gasez betetako poltsa handietan aurkitzen da, Bermeo pareko itsasoan aurkitzen dena, kasu.


Gas naturala gero eta gehiago erabiltzen da.

Bere abantailetako bat, kutsadura gutxiago sortzea da, ikatza edo fueloila ez bezala.

Hauek, hidrokarburoez aparte, ezpurutasunak dituzte, eta erretzen direnean, kutsakorrak diren substantziak ematen dituzte.

Gas naturala, berriz, hidrokarburo soilez dago osatua

Gas natural nagusia metanoa da, nahiz eta batzuetan hidrokarburoekin (etano, propano, butanoa, etab.) nahastuta agertzen den.

Petroliotik lortzen den propanozko molekulak apurtu daitezke (cracking deitutako prozesuan), propenoa eta hidrogenoa lortzeko.

Erreakzio honi dagokion ekuazio kimikoa idatzi eta kalkulatu lortuko zen propenoaren bolumena (baldintza normaletan) 44 Kg propanotik.

Lehen esan dugu metanoa airearen oxigenoarekin erretzen denean, karbono dioxidoa, ura eta energia lortzen direla.

Erretzen den metano gramo bakoitzeko 50.000 J-eko energia lortzen da (errekuntza beroa 50 KJ/g).

Hamar litro metano (baldintza normaletan) erre dira.

Kalkula itzazu:

1. Sortutako ur masa.

2. Askaturiko beroarekin, erreakzioaren errendimendua %40a dela suposaturik, zenbat litro ur berotu daiteke 10 ampdeg;C-tik 90 ampdeg;C-tara??